Mikrobiota-heste-garun ardatza eta terapia mikrobiologikoa Parkinson gaixotasunean
Open Access
- 13 September 2024
- journal article
- Published by EHU Press in EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Aldizkaria
Abstract
Parkinson gaixotasuna (PG) prebalentzia altua duen gaixotasun neurodegeneratiboa bada ere, sintomak hasi eta 20 urte beranduago diagnostikatzen da eta oraindik ere, ez da neuroendekapena gelditzeko tratamendu eraginkorrik aurkitu. Urte askotan zehar sintoma motorrekin lotu den gaixotasuna izan bada ere, azken hamarkadetan sistema ez-motorretan duen eragina ikertu da, besteak beste, hesteetako mikrobiotarekin izan dezakeen lotura aztertuz. Izan ere, heste-garun ardatzaren bidez hesteetako mikrobiotak gaixotasunean eragin dezakeela ikusi da, hesteetako iragazkortasuna aldatuz eta hanturazko metabolitoak sortuz, batik bat. Gainera, hesteetako disbiosiarekin edo mikrobiotaren alterazioarekin erlazionatuta, zenbait mikroorganismoen ugaritasunean aldaketak deskribatu dira dagoeneko, batez ere bakterio-genero konkretu batzuenak. Hala, mikrobiota kontrolatzeko terapiek, besteak beste, dietoterapiak, probiotikoek, antibiotikoek eta transplante fekalekin egin diren ikerketek emaitza itxaropentsuak erakutsi dituzte. Arlo honetan egindako aurrerapenek tratamendu berri eta eraginkorragoak bilatzeko atea zabaltzen dute, mikrobiota-heste-garun ardatza sakontasunez aztertzearen garrantzia bermatuz.Keywords
This publication has 2 references indexed in Scilit:
- Precise Species Identification by Whole-Genome Sequencing of Enterobacter Bloodstream Infection, ChinaEmerging Infectious Diseases, 2021
- Interventional Influence of the Intestinal Microbiome Through Dietary Intervention and Bowel Cleansing Might Improve Motor Symptoms in Parkinson’s DiseaseCells, 2020