Umeak Gidatutako Elikadura Osagarriaren metodoa osasun-zerbitzuetatik gomenda daitekeen estrategia al da?
Open Access
- 31 December 2021
- journal article
- Published by Udako Euskal Unibertsitatea in Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
- Vol. 5 (2)
Abstract
Elikadura osagarriari ekitea pauso garrantzitsua izaten da, haurtxoaren hazkuntza eta garapen egokia ematen ari dela bermatu behar baita. Azken hamarkadetan, koilara bidezko metodoa orokortu izan da haurtxoa elikatzeko. Hala ere, gaur egun geroz eta ezagunagoa egiten ari den metodo bat badago, Umeak Gidatutako Elikadura Osagarria (UGEO), ingelesezko Baby-Led Weaning (BLW) terminoaz aditzera eman dena. Metodo honek haurra bere kabuz elikatzea du oinarri, eskaintzen zaizkion elikagaiak (bere garapen-mailara egokitutakoak) eskuekin hartu eta hark erabakitzen duen erritmoan ahoratzea, alegia. Baina, gailentzen ari den metodo honek kezkak eta zalantzak ere sortu ditu, bai gurasoen artean baita profesionalen artean ere. Hori dela eta, galderetan oinarritutako literaturaren berrikuspen honek UGEO/BLW metodoaren onargarritasuna eta egokitasuna aztertzea du helburu, gizartean suertatzen diren ohiko zalantzei helduz, ikuspuntu zientifiko batetik erantzunak emateko asmoz. Era berean, osasun-autoritateek UGEO/BLWaren inguruan duten iritzia eta emandako gomendioak ere biltzen dira, gaiaren inguruko ikerketa gehiagoren beharra dagoela azpimarratuz.Keywords
This publication has 22 references indexed in Scilit:
- The impact of feeding experiences during infancy on later child eating behavioursCurrent Opinion in Clinical Nutrition and Metabolic Care, 2021
- Role of Dietary Factors, Food Habits, and Lifestyle in Childhood Obesity DevelopmentJournal of Pediatric Gastroenterology and Nutrition, 2021
- Infant feeding practices and later parent-reported feeding difficulties: a systematic reviewNutrition Reviews, 2021
- Preventing food allergy in infancy and childhood: Systematic review of randomised controlled trialsPediatric Allergy and Immunology, 2020
- Baby-led weaning: prevalence and associated factors in SpainEuropean Journal of Pediatrics, 2020
- Effect of a Baby-Led Approach to Complementary Feeding on Infant Growth and OverweightJAMA Pediatrics, 2017
- Baby-Led Weaning: The Evidence to DateCurrent Nutrition Reports, 2017
- Introducing solid foods using baby‐led weaning vs. spoon‐feeding: A focus on oral development, nutrient intake and quality of research to bring balance to the debateNutrition Bulletin, 2016
- Early Introduction of Complementary Foods in Preterm InfantsJournal of Pediatric Gastroenterology and Nutrition, 2015
- Early influences on child satiety‐responsiveness: the role of weaning stylePediatric Obesity, 2013