Liburu honen jatorria Flora Arvense de Navarra webgunea izan da. Weba ikasleei laguntzeko asmoz sortu eta garatu zen; hain zuzen ere, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko ikasleei Nafarroako belar gaiztoen gaineko ezagutza errazteko. Aldi berean, erabilgarria da Nafarroako eta inguruko ikertzaile, teknikari eta nekazarientzat.