AJAinhoa Elejaga Jimeno

Ainhoa Elejaga Jimeno

*This is an algorithmically generated author record based on publicly available information.

Current Organizations / Institutes

The organizations/institutes from the scholar's latest article


Ainhoa Elejaga Jimeno has a total of 7 co-authors. Here are the top co-authors by number of shared publications:


Latest Publications

  • Open Access

    Molekulekin inprimatutako polimeroak antigorputz naturalak ordezkatzeko etorkizuneko tresna gisa

    by Ainhoa Elejaga Jimeno, Amaia Alday-Izaguirre, Lucía Diez-Caballero, Nora Unceta, M. Aránzazu Goicolea, Ramón J. Barrio, Gontzal Gracía del Caño, Alberto Gómez-Caballero

    Molekulekin inprimatutako polimeroak (MIP) ligando (ioi, konposatu kimiko, peptido, proteina edo mikroorganismo) batekiko memoria gordetzen duten makromolekula sintetiko adimendunak dira, ligando horren presentzian sintetizatuak izaten baitira. Oro har, hartzaile artifizial biomimetiko bezala lan egiten dute, jatorri endogenoa duten hartzaileek baino afinitate handiagoa erakutsiz askotan. Azken hamarkadetan, MIPen sintesi prozesuan aurrerapauso handiak eman dira, erradikal askeen bidezko polimerizazioetatik hasita, desaktibazio itzulgarri bidezko polimerizazio erradikalean oinarritutako sintesietaraino, gero eta polimero homogeneoagoak lortuz forma eta tamainari dagokionez. Azken urteotan, MIPen aplikazioak nabarmen zabaldu dira, besteak beste, matrize ezberdinetatik konposatu kimiko ezberdinen erauzketa, purifikazio eta kontzentraziorako, proteinen determinaziorako, farmakoen askapen kontrolaturako, immunoentsegu mota ezberdinetan, edota sentsore kimikoen ezagutza-elementu bezala. Oro har, antigorputz naturalak ordezkatzeko erabil daitezkeela frogatu da. Artikulu honetan, MIPen garapenerako erabiltzen diren ohiko polimerizazio eta inprimatze-estrategia ezberdinak deskribatuko dira, bioanalisiaren arloan dituzten aplikazio ezberdinak ere jorratuz.